Guadalupeko Gotorlekuaren debekatutako lekuak

 casco

 

Guadalupeko gotorlekua Euskal Herriko babeserako eraikin garaikide ederrenetako bat da. Gotorlekua Jaizkibel mendian dago, Guadalupe santutegiaren ondoan.

Jaizkibel mendian, Guadalupeko santutegiaren ondoan dagoen gotorleku hau 1887 eta 1900 urteen artean eraiki zen. Behin Hirugarren Gerra Karlista amaituta, Oiartzuneko trintxeradun eremua eraikitzea proiektatu zuten: 8 gotorleku zenbait gailurretan kokatuak, elkarri babesa ematen ziotenak. Proiektu hartatik 3 bakarrik eraiki ziren, Guadalupe Ama Birjinaren Gotorlekua (hiruetan handiena), eta San Markos eta Txoritokieta Gotorlekuak (Errenterian). 

Gudalupeko Gotorlekuaren debekatutako lekuak bisita gidatuak 69 kanoitarako aurreikusitako gotorleku garaikide honen zati handi bat zeharkatzen du. Ibilbide honen bidez lubakia, biltegiak, kuartelak, pabiloiak eta askoz gehiago ikusi ahal izango duzu.

Anima zaitez, aho zabalik utziko zaitu!

 

 

TARIFAK: 10 € (hondarribiarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat doakoa)

IRAUPENA:  120 minutu

GEHIENEZKO HARTZAILE KOPURUA.: 20

ARMA PLAZA Fundazioa
Pampinot 16,
20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Tfno.+34 943 64 46 23 
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Informazio gunea
Arma Plaza, 9
20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Tfno.+34 943 64 36 77
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.