Hondarribia Sentitu

 Aniztasun funtzionala duten pertsonei egokitutako bisita gidatuak. Visitas guiadas adaptada a personas con diversidad funcional.

Programa osoa kontsultatu hemen

 

Hondarribian asko dago ezagutzeko eta sentitzeko! Horregatik, Sentitu Hondarribia ekimenaren bitartez, hiria ikusteko, entzuteko eta ukitzeko esperientziak bilatzen ditugu.


Programa honek lau bisita ditu, parte-hartzaileen irisgarritasun-beharren arabera egokituak. Konkretuki irisgarritasun fisikoaren, ikusmen irisgarritasunaren, entzumen irisgarritasunaren eta irisgarritasun kognitiboaren arabera egokituak:

 


1. HONDARRIBIAN BARRENA IBILALDIA

Bisitari buruzko informazioa:

  • Jarduera: bisita gidatua
  • Iraupena: 2 ordu inguru
  • Irteera puntua: San Pedro kalea
  • Amaiera puntua: Arma Plaza

Irisgarritasun fisikoari buruzko informazioa:

  • Ibilbidea orokorrean laua da, hirigune historikora igotzeko igogailua erabiliko da.
  • Hirigune historikoko galtzada harrizkoa da, baina bertan egin behar den ibilbidea laburra da.
  • Ibilbidean komun publikoak

Dibertsitate funtzional fisikoa duten pertsonei egokitutako ibilbidearen planoa


2. HONDARRIBIA ZURE ESKUETAN

Bisitari buruzko informazioa:

  • Jarduera: bisita gidatua
  • Iraupena: 2 ordu inguru
  • Irteera puntua: Santa Maria Atea
  • Amaiera puntua: San Pedro kalea

Ikusmen irisgarritasunari buruzko informazioa:

  • Batez ere kanpoko jarduera da eta ikuspen onekoa. Lekurik ilunenak elizaren barrualdea eta Ramery jauregia dira.
  • Ibilbidean zehar maketa, material fisikoak eta audioak erabiliko dira.

Dibertsitate funtzional bisuala duten pertsonei egokitutako ibilbidearen planoa


3. HONDARRIBIA "HITZAK BAINO GEHIAGO"

Bisitari buruzko informazioa:

  • Jarduera: bisita gidatua
  • Iraupena: 1,5 ordu inguru
  • Irteera puntua: Arma Plaza
  • Amaiera puntua: San Pedro kalea

Entzumen irisgarritasunari buruzko informazioa:

  • Orokorrean kanpoaldeko ibilbidea. Azalpenak leku zabaletan eta ikuspen onarekin ematen dira.
  • Bisitaren zatirik ilunena elizaren barrualdea da.
  • Zeinu hizkuntzako interpretea (aldez aurretik eskatu behar da zerbitzua).

Entzumen dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako ibilbidearen planoa.


4. HONDARRIBIA ESPERIMENTATU

Bisitari buruzko informazioa:

  • Jarduera: bisita gidatua eta tailerra
  • Iraupena: 2 ordu inguru
  • Irteera puntua: Benta Zaharra, Mariñel ontzia
  • Amaiera puntua: Arma Plaza

Irisgarritasun kognitiboari buruzko informazioa:

  • Ibilbidea orokorrean laua da, hirigune historikora igotzeko igogailua erabiliko da.
  • Hirigune historikoko galtzada harrizkoa da, baina egin behar den ibilbidea laburra da.
  • 25 cm-ko koska bat igaro behar elizara sartzeko.
  • Ibilbidean komun publikoak
  • Bisitarekin batera tailer didaktiko eta dinamiko bat eskaintzen da, ikusitako edukiak joko desberdinen bidez barneratzeko.

Dibertsitate funtzional intelektuala duten pertsonei egokitutako ibilbidearen planoa.


 

TARIFA: 70 € (doakoa Hondarribiko taldeentzat)

*Zeinu hizkuntzako interpretea ez dago tarifa honen barne, kostu gehigarria izango da. 

DURACIÓN:  90 minutu

GEHIENEZKO PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 10

Bisita hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@armaplaza.eus helbidearen bidez edo 943 64 46 23 telefonora deituz. 

ARMA PLAZA Fundazioa
Pampinot 16,
20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Tfno.+34 943 64 46 23 
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Informazio gunea
Arma Plaza, 9
20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Tfno.+34 943 64 36 77
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.